Zaintza partekatuaren alde

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urt. 30a, 05:45
None
Agipasek, banatutako aita-amen Gipuzkoako elkarteak, sinadurak batzen dihardu zaintza partekatuaren alde; zapatuan Bergaran ipini zuten mahaia eta gauza bera egingo dute datorren astean Arrasaten. Zainketa partekatua Gasteizeko Legebiltzarrean eztabaidatu eta onartua izan dadin dihardute sinadurak batzen. Aski dira 30.000, baina 32.000 lortu dituzte eta 45.000ra ailegatu gura dute. Gipuzkoako Agipasek, Arabako Amapasek eta Bizkaiko Abipasek zainketa partekatua Gasteizeko Legebiltzarrean eztabaidatu eta onartua izan dadin gura dute, eta horretarako dihardute sinadurak batzen. Baleko 30.000 sinadura aurkeztu behar dituzte Legebiltzarrean eta dagoeneko 32.000 batu dituzte, baina 45.000 lortzea jarri dute helburu moduan. Agipasetik diotenez, herritarrek interesa erakutsi dute eta harrera ona egin diote ekimenari, eta alderdi politikoei dagokienean, legea aldatzearen aldeko jarrera azaldu dute PSE-EEk eta Ezker Batuak ez beste denek. Nafarroan, Aragoin eta Katalunian legea aldatuta dago eta gauza bera egin beharra dago hemen ere Arantxa Bergara elkarteko teknikariaren esanetan. Arantxa Bergara eta Agipaseko elkarteko beste kide batzuekin batera, sinadurak batzen jardun duen zapatuan Maolo Rodriguez antzuolarrak ere. Aitek ere guraso izateko eskubidea dutela aldarrikatzen du. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eskatzen du, beste zenbait alorretan moduan. Hamaika herritan batutako sinadurei joan den zapatuan Bergaran batu zituztenak eta datorren zapatuan Arrasaten bilduko dituztenak gehitu, eta Legebiltzarrean aurkeztuko dituzte martxoaren 6a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak