Lezetxiki albiste izango da aste gutxi batzuk barru, baina ez indusketen edizio berri batengatik, haitzulo horren bueltan Arrasateko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak sinatuko duten hitzarmen batengatik baizik. Ikerketa zientifikoarekin jarraitzeko eta Eusko Jaurlaritzari Lezetxikiko ondarea babesteko eskatzeko hitzarmena izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.