Leuzemia duen 9 hilabeteko Fernando Riviere Aretxabaletako mutikotxoak hezur-muin transplantea behar du
Amaia Txintxurreta Guridi
2012ko apirilaren 19a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
7 hilabete zituela diagostikatu zioten Fernandori leuzemia eta hezur-muin transplante baten bitartez bakarrik osatu daiteke. Senideen hezur-muinak ez dira balekoak, eta horregatik, herrikide eta inguruko bizilagunei dei egin diete hezur-muin emaile egiteko. Gaur egun, hezur-muin emaile egitea oso erraza dela azpimarratu dute Fernandoren senideek, ia-ia odola ematea bezain erraza, eta herritarrak emaile egitera animatu dituzte.