ALBISTEAK

LAB: "Maiatzaren lehena aldarrikapen eta borroka eguna izan behar da"

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko apirilaren 26a
"Maiatzaren lehena, lotu borrokari” lelopean, LAB sindikatuak Langileen Nazioarteko Egunean egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin du. Bestelako Euskal Herria eraiki nahi dutela adierazi dute bertako kideek eta gaineratu dute maiatzaren lehena jai eguna izanda ere, aldarrikapen eta borroka eguna izan behar dela. Bide batez, aprobetxatu dute osasun esparruan egin diren murrizketak salatzeko hilaren 27an, egubakoitzean, hiriburuetan egingo diren manifestaziotan parte hartzeko deia egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak