Ekogune, 5. saioa

Asier Alkorta 2012ko api. 26a, 13:45

None

Ekogune saio honetan, Aiztondo Denbora Bankuaren gainekoa izango da erreportajea. Produktu edo zerbitzu, edozeren balioa dirutan neurtzen den garaiotan, Zizurkil, Larraul, Aduna eta Alkizan dirua barik badute trukerako beste zerbait erabiltzeko aukera: denbora alegia, denbora denbora truke; josizkidazu mesedez prakok; garbigailurako xaboia nahi duzula? Egingo dizut nik. Elkarrizketaren tartean Maialen Garcia donostiarrarekin arituko gara. Gazte ekoliderra da bera. Eta zer da ba gazte ekolider bat? Garapen jasangarriaren inguruko gaietan eta lidergoan trebatutako gazte bat. Kutxaren eskutik urtero 30 gaztek izaten dute trebakuntza hori jasotzeko aukera, eta ekolider sare polita ari dira osatzen. Maialen Garcia da kideetako bat. Eta gaurko plan berdea zein izango den, ba Aizkorri-Aratz parke naturalean ibiliko gara, Arantzazun zehazki. Bertako ibilbide irisgarrian egingo dugu ibilalditxoa, konpainia onean gainera. Rafael Kortabarriak egingo digu lagun; itsua da bera, eta itsu zein elbarriendako egokitutako bidea entzun, usaindu, ukituko dugu elkarrekin. Eta berdekeriak gaur: pixohial berrerabilgarrien gainean galdetu dugu Donostian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak