Ekoguneren gaurko saioan baratzean jardun behar dugu erreportajean, baina baratze berezian. Gero eta handiagoa da etxeko balkoian edo terrazan barazkiak jartzeko joera. Nola egin? Amaia Agirre nekazaritza ingeniariak azalduko digu. Elkarrizketaren tartean Juan Mari Beldarrain eguzki talde ekologistako kidearekin izango gara. Gure lurraldeko hainbat txokotako biodibertsitatea eta bertako espezieen biziraupena arriskuan jartzen ari da budleia izeneko landare inbaditzailea. Eguzkik baditu zenbait proposamen landarearen kontra egiteko, auzolana horietako bat. Eta plan berdean zuhaitzik zuhaitz ibili behar dugu datorren saioan. Kontinente guztietako zuhaitzen egur laginak dituzte Aizkorriko ataria interpretazio zentroan, zegaman; noski baita gure basoetako guztienak ere. Gizakiak moldatutako basoen, baso kulturalen inguruko xehetasunak jaso eta ikasitakoa geure begiez ikusteko ibilalditxoa egin dezakegu. Eta berdekerietan bizikleta elektrikoaren gaineko inkesta egin dugu, probatzeko utzi diegu eta gero iritzia eskatu.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.