Gaur, martitzena, Euspot lehiaketako sari-banaketarekin emango zaio hasiera aurtengo Huhezinema jaialdiari. Bihar, eguaztena, Huheziko ikasleen lanen emanaldia eta sari banaketa egingo dira Huheziko areto nagusian. Ondoren, Asier Altuna zinegilearen hitzaldia entzuteko aukera egongo da. Eguenean bukatuko da jaialdia lehiaketa ofizialeko 10 lan finalisten proiekzioarekin eta sari-banaketarekin, Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. Iban del Campo zinegile arrasatearra eta Huheziko irakaslea da jaialdiko antolatzaileetako bat eta 'Goiena Magazinea'-n eman zizkigun atzo, astelehena, Huhezinemako xehetasunak.