Nondik eta nola dator gure etxetara iristen den ur edangarria? Nola bihurtzen da edangarri? Eta isurtzen ditugun ur zikinak, non eta nola garbitzen dira errekara isuri aurretik? Prozesu horiek eta horiek burutzen diren tokiak ezagutu dituzte asteon Debagoieneko hainbat udaleko zinegotzik eta teknikarik. Urkuluko presan hasi dute bisita; handik Urkuluko araztegira edo tratamendu plantara egin dute; eta Epeleko araztegian bukatu dute bisita.