Carmen Lopezek 70 urterekin eta alzheimerrarekin Leioako Narrazio Lehiaketako bigarren saria eskuratu du
Amaia Txintxurreta Guridi
2012ko uztailaren 12a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Duela 6 urte diagnostikatu zioten gaixotasuna Carmen Lopezi, baina berak beti egin du aurrera gogoz eta ilusioz. Horren erakusle da, orain 70 urterekin, Leioako Narrazio Lehiaketara aurkeztu dela eta bigarren saria eskuratu du 56 urtetik gorako parte-hartzaileen artean. Guk, sari hori irabazi duela-eta, Carmen zoriondu nahi izan dugu eta astean berarekin izan gara Aretxabaletako erresidentzian.