Bideoa prozesatzen ari gara. Itxaron pixka bat mesedez...
Drogen prebentzioak daukan garrantzia eta drogekiko menpekotasuna duten pertsonen perfila ezagutuko ditugu, besteak beste, ondorengo elkarrizketan. Horretarako AGIPAD elkartea ezagutuko dugu, Ikerketa eta Drogen Abusuaren Prebentziorako Gipuzkoako Elkartea. Urtero-urtero, gainera, elkarte horren beharra handituz doa. Duela gutxi aurkeztu dute 2011ko memoria eta bertan jasotako datuei eta ondorioei buruz egin dugu berba Lukene Lizaso prebentzio teknikariarekin.