ALBISTEAK

Ohorezko erregional mailako taldeak lanean

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 23a

Mondra, Aloña, Bergara eta UDA hasi dira irailaren 16an hasiko den liga txapelketa prestatzen. Mondrak eta UDAk derbia jokatuko dute Mojategin. Aloñak eta Bergarak etxean hasiko dute denboraldia: oñatiarrek Ostadarren kontra eta mahoneroek Lagun Onaken kontra. Aurretik baina, Bergara eta Arrasate Hiria futbol torneoak jokatuko dituzte. Bergarakoa abztuaren 31tik irailaren 2ra arte izango da, eta Arrasatekoa irailaren 8an eta 9an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak