Astelehenean hasi zen gripearen kontrako txertatze kanpaina eta ordutik gaur arte egunero 100 txertotik gora jarri dituzte Arrasateko anbulatorioan. Kanpainari hasiera ona eman diotela esan digute bertakoek. Gaur eguerdian, arrisku taldeetan dauden herritarrak txertoa jartzera animatzeko helburuarekin, bailarako 15 erretiratu izan dira txertoa hartzen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.