'Ireki bihotza Mintza lagunentzako'. Lelo horrekin jarri dituzte martxan mintzapraktika programak Debagoienean, beste urte batez. Ikasturte honetan bereziki, eskolan ez ezik etxean ere eragitea gura dute eta, horregatik, gurasoak animatu nahi dituzte parte hartzera. Astean ordubeteko tartea hartzea eta euskaraz natural berba egitea aski da laguntzaile izateko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.