Itxi ditu ateak 47. Durangoko Disko eta Liburu Azoka arrakastatsuak. Helburuak bete dituzte antolatzaileek, Gerediagakoek, eta sortzaile, ekoizle, editore zein saltzaileak ere pozik dira, urte txarrak oasia izan duelako Azokan. Ondo saldu dute aurten. Debagoiendarrak ere asko izan dira Durangon; erosten bai, asko, baina baita saltokietan, eszenatokietan edota Azoka TV egiten, Goienako lan taldea esaterako. Gose, Never Surrender, 'Bertsolari'... dira Azokako izen propioetako batzuk, hirurak ere debagoiendarrak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.