'Besoetan hartu' ekimena

Jagoba Domingo 2013ko urt. 28a, 16:31
None

Eskoriatzako saskibaloi sailak jokalarien arteko harremanak indartu eta sustatu nahian Besoetan hartu ekimena antolatu du. Gaur, domeka, egin dute ekimen horretako lehenengo deialdia. Saskibaloi saileko talde nagusiko neskak eta neskatila gaztetxoak Aretxabaletako Ibarra kiroldegian elkartu dira –17 nagusi eta 35 bat gaztetxo. Lehenengo aldia da horrelako zerbait antolatzen dutena. "Bai nagusiei eta baita gaztetxoei ere asko irakatsiko dien ekimena izango da", azaldu zuen Fernando Raso saskibaloi saileko kideak. Lehenengo taldeko, eta gazte mailako neskak elkarteko neska gaztetxoenekin harremanetan jartzea erabaki zuten. Modu horretan, saskibaloiak hastapenetan eskatzen dituen eginbeharrak eta esfortzuak izan zituzten berbagai. "Gainera, nagusiek izan ditzaketen ezagutza teknikoak ere baliagarriak izango dira gaztetxoenei erakusteko", azaldu zuen Rasok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak