Euskal Herriko Itzulia bigarrenez Debagoienean

Goiatz Arana Begiristain 2013ko api. 2a, 17:35
None

Atzo –astelehena– hasiera emanda, Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapa izan da gaurkoa eta bigarrenez igaro da, era berean, Debagoienetik. Aurreikusitako denborak betez sartu eta irten da guretik, eguzkitan tarte batzuetan eta euripean beste batzuetan; bata zein bestea izan dituzte bidelagun, esaterako, Elgetatik behera, Arrasaterako bidean. Amets Txurruka ihes eginda igaro da tarte horretan, tropela lau minutu t’erdira zuela. Elgoibarren hasi eta Gasteizen bukatuko da gaurko etapa. Eguenean, Debagoieneko errepideetan ikusi ahal izango ditugu berriz txirrindulariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak