Auzitegi Nazionalak urriaren 17an hasiko du HB, Batasuna eta EHren aurkako makroepaiketa. 40 lagun eseriaraziko dituzte akusatuen aulkian, Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Rufi Etxeberria tartean, eta baita Jose Luis Elkoro bergararra ere. ETAko kideak izatea edo ETAri laguntzea, eta 'herriko tabernen' bitartez ETA finantzatzea leporatuta epaituko dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.