Hasi dira Eskoriatzan EAJren ehungarren urteurreneko ospakizunekin. Atzo inauguratu zuten erakusketa da lehen ekitaldia. Sabino Arana Fundazioak utzitako materialarekin osatu dute. Berezitasunen artean Amaiur batailoiaren banderatxoa eta batailoiko eskoriatzarren argazki bat daude. 18:30etatik 20:30era dago zabalik, astegunetan, urriaren 19ra arte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.