ALBISTEAK

Fagorreko langileen manifestazioa

Asier Alkorta 2013ko urriaren 18a
Txaloka batzuk, negar egiten beste batzuk... aurrekaririk gabeko albistea izan da Fagor Etxetresnena eta aurrekaririk gabekoa da erantzuna ere. 12:00etan zen manifestazioaren irteera ordua, San Andresetik, eta harako bidean jendetza nola zihoan ikusteak berak bakarrik manifestazioa zirudien. Fagorreko langile bazkideek deitu dute, gertatzen ari denaren inguruan haserrea adierazteko eta kooperatiba aurrera atera dadin eskatzeko. Olandixon, Mondragon Taldearen bulego orokorretan, amaitu da. Han irakurri du Kontseilu Sozialaren ordezkari batek komunikatua. Enpleguekin konpromiso irmoa, langabetuentzako irteera eta bideragarritasun planari buruzko zehaztasun handiagoa eskatu diote Mondragon Taldeari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak