Andoni Azkargorta, Fagor Etxetresnen Kontseilu Sozialeko kidea: "Sentimendua da galduta gaudela, ez dakigulako, oraingoz, zeintz

Asier Alkorta 2013ko urr. 23a, 20:11

Batzarren astea da oraingo hau Fagor Etxetresnetako langile ohientzako. Kooperatibako Kontseilu Sozialak gaur egin du batzarra, 10:00etan. Egoera aztertu eta hemendik aurrerako lan ildoak zehazteko egin dute bilera. Orain arte entzundako berriei buruz ez dute baieztapen ala gezurtamenik jaso. Ondorioz, ardura, pena eta zalantza dira, une honetan, langileen artean zabaltzen diren sentimenduak. Kontseilu Sozialeko kide da Andoni Azkargorta. Gaur goizean itzuli dira Fagor Etxetresnetako langile ohiak lantegira. Behintzat bai, haietako batzuk, Kontseilu Soziala osatzen dutenak. Batzarren astea dute oraingo hau. Gaur Kontseilu Soziala elkartu da eta bihar Fagor Talde osoko Kontseilu Soziala da batzartuko dena. Fagor Taldetik ez dute informazio ofizialik jaso eta ez omen dira eurekin harremanetan jarri. Orain arte entzundako berriei buruz ez dute baieztapen ala gezurtamenik jaso, hortaz. Ardura, pena eta zalantza dira, une honetan langileen artean zabaltzen diren sentimenduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak