ALBISTEAK

Atez atekoaren aurkako manifestazioa Eskoriatzan

Asier Alkorta 2013ko azaroaren 8a
Eskoriatza Garbia plataformak deituta agerraldi zaratatsua egin zuten atzo herrian zehar. Kiroldegi ondoko parkean elkartu ziren eta bertatik plazara abiatu ziren, txilibitua ahoan eta poltsak eskuan. Udaletxe parean bost minutuz txistuka eta oihuka aritu ziren. "Ea orain udalak entzuten digun", adierazi zuten Eskoriatza Garbitik. Ondoren, Dorletara joan ziren poltsatan zituzten kartoia eta plastikoa edukiontzietan sailkatzeko. Manifestazioari plazan eman zioten amaiera minutu bateko txistualdiaz. Astero eguenetan elkartuko dira "pintxo-pito" egiteko 18:30ean kiroldegi aurreko parkean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak