Dagoeneko eskuratu daitezke Gabonetako otarrak. Bai Nafarroako Erriberako produktuez osatutako otarrak, Errigora ekimenaren bidez zabaldu direnak aurten, eta baita Zuberoako Eperra ikastolaren alde urtero Zuberoako produktuekin ateratzen duten otarra ere. Euskalgintzarekin lotura zuzena dute bi jaki multzo horiek eta horiei buruz hitz egin dugu Oskar Elizbururekin, Arrasateko AEKko zuzendari eta AEDko zuzendaritzako kidearekin, eta Beñat Etxebesterekin, Zuberoako ikastolen ordezkariarekin.