Atzo amaitu zuten gose greba Sevilla II espetxean protestan jarraitzen zuten 6 presoek, tartean Txus Goikoetxea arrasatearrak.
Hilabeteko baraua eginda, osasuna arriskuan ikusita erabaki zuten uztea.
Kartzelako bizi baldintzak aldatzerik ez dute lortu, ordea, eta hori eskatzeko mobilizazioek jarraitu egiten dute. Manifestazioa izan zen atzo Arrasaten, eta bertan azaldu zigun Onintza Lopez de Munainek bere bikotekide Txus Goikoetxea nola dagoen.