ALBISTEAK

Autokarabana zaleek topaketa egin zuten asteburuan Bergaran

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko abenduaren 2a

Autokarabana zaleek topaketa egin dute Bergaran. Egubakoitzean iritsi ziren Labegaraietako autokarabana gunera, eta asteburuan herria hobeto ezagutzeko aukera izan dute. Besteak beste, zapatuan bisita gidatua egin zuten San Pedro parrokiara zein kartzela zaharrera, eta atzo mendi ibilaldi batekin amaitu zuten topaketa. Guztira 50 lagun elkartu ziren Sorbeltz elkarteak antolatutako hitzorduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak