Ainhoa Intxaurrandieta, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidenteak hitzaldia eman zuen atzo Oñatin. Errauskailuaren aroari agur esan eta hondakinen kudeaketa antolatzeko norabide berriaren inguruan jardun zuen. Aurreratu zuen urtarril edo otsailean bigarren hitzaldi sorta bat egingo dutela egin beharko diren azpiegitura berrien inguruan. Otsailean egingo da baita SWAPS-ak direla-eta epaiketa. Atzoko saioaren hasieran, 'Bukatu da jolasa' ikus-entzunezkoa bota zuten.