Markel Irizar: "Lehenengo biribilgunean asko arriskatu dut eta hor galdu dut denbora"

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko ots. 19a, 19:19

"Ondo ibili naiz, izugarrizko ilusioa neukan, batez ere mutikoaren urtebetetzea zelako, baina bi segundora geratu naiz", azaldu digu etapa amaieran, Markel Irizar Radio Shack taldeko txirrindulariak. Gaur hasi dute Andaluziako itzulia. Atariko etapa San Fernandon jokatutako erlojupeko proba izan da, Irizarrendako etapa egokia. Bada, oso denbora ona egin du: Patrick Gretsch irabazlearengandik bi segundora geratu da oñatiarra –6 minutu eta 51 segundoko denbora egin du.

Asteburuko kirol kronikak

Gehiegi arriskatu du

"Oso motibatuta irten dut. Lehenengo biribilgunean asko arriskatu dut eta hor denbora galdu dut", azaldu digu. Etaparen bigarren zatian oso ondo ibili dela eta "sentsazioak oso onak" izan dituela gaineratu du. "Ez da bakarrik emaitza ona lortzea, izan dudan sentsazioa ere oso ona izan da", gaineratu du.

Iaz lortutako garaipena errepikatuko ote duen galdetuta, samurra ez dela izango esan du: "Geratzen diren etapak ez dira oso onak niretako, hortaz etapaz etapa joan eta ikusiko dut". Eguenean amaituko da itzulia La Guardia de Jaenen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak