Mahoi kolorea soinean, errepiderako prest

Irati Goitia 2012ko otsailaren 18a

Gaur eguerdian aurkeztu ditu Lokatza Ziklismo Eskolak bere taldeak. Guztira 23 txirrindulari alebin, infantil, kadete eta jubenil kategorietan. Mahoi koloreko maillot berria ere izan dute erakusgai. Datorren astean dute lehen lasterketa Lokatzako mutilek eta adierazi digute “gogotsu” daudela errepidean aritzeko.

Denboraldi ona egin zuen Lokatza Ziklismo Eskolak iaz. Jubenilak bikain aritu ziren, besteak beste, Mikel Aristik 10 garaipen lortu zituen. Eneko Lizarralde eta Hodei Orobengoa ere fin ibili ziren kategoria berean. Bestalde, kadeteek ere ondo egin zituzten etxeko lanak eta talde lan ona egin zuten. Aipatzeko da baita Urtzi Muguruzak sailkapen orokorrean lortutako bigarren postua.

Bada, emaitza horiek hobetzeko edo berdintzeko gogoz datoz Lokatza taldeko txirrindulariak.

23 txirrindulari

Goizean egin dute taldearen aurkezpena. Guztira 23 txirrindularik hartuko dute parte lasterketetan alebin, infantil, kadete eta jubenil kategorietan. Talde guztietako txirrindulariak aurkeztu eta talde argazkiak atera dituzte Irala kalean egin duten ekitaldian.

Indurainekin argazkia

Iazko Soraluzeko lasterketan Mikel Aristik lortu zuen garaipena eta taldeka Lokatza izan zen hoberena. Hain zuzen, egun hartako oroigarria eman dio Juan Mari Oregi lasterketako antolatzaileak Migel Angel Larrañaga Lokatzako lehendakariari. Zehazki, mahoneroek Indurainekin atera zuten argazki bat oparitu dio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak