Bergarak 3-2 galdu du Trintxerperen aurka

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko otsailaren 19a

Ahaleginak egin arren Bergarak ezin izan zuen punturik atera Trintxerperen zelaian. Mahoneroak markagailuan aurretik jarri ziren. Lehenengo gola bosgarren minutuan egin zuen Iñigo Machok. Hurrengo 25 minutuak txarrak izan ziren bergararren aldetik. Hain justu, tarte hori aprobetxatu zuten trintxerpekoek bi gol egiteko. 2-1 bergararrak atzetik zirela joan ziren atsedenera.

Aldagelatik bueltan, jokaldi on baten ondoren egin zuen Trintxerpek hirugarrena (3-1). Ondoren mahoneroak gora irten ziren. 15 minutu on izan zituzten eta Aitor Oregik mahoneroen bigarrena egin zuen. Hala ere, ez zen nahikoa izan lehia berdindu eta etxera punturen bat ekartzeko. Neka Galan entrenatzaileak azaldu zuen ahalegindu zirela baina lehenengo zatiko ordu erdi txarrak erabat baldintzatu zuela lehia. 29 puntu ditu Bergarak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak