Hauteskundeak: eztabaida saioa Goienako hedabideetan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko maiatzaren 6a

Goiena telebistan beste inon baino lehenago eskainiko da hauteskundeen gaineko eztabaida saioa gaur gauean. 21:00etan eta 23:30ean emango da, gaur eguerdian Garaia Berrikuntza gunean grabatu den mahaingurua. Zazpi hautagai, zazpi zerrendaburu, mahaiaren bueltan: Eneko Andueza (PSE-EE), Markel Olano (EAJ), Iñaki Agirrezabalaga (Bildu), Rebeka Ubera (Aralar), Iñaki Izagirre (EB-Berdeak), Rafael Olaizola (PP) eta Maite Etxaniz (H1!). Goiatz Aranak aurkeztuta.

Hauteskundeak

Besteak beste, izango dituzte berbeta gai: Bilduren inguruan Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakia; garraio publikoa; azpiegiturak; zaborren kudeaketa; zerga politika; gizarte zerbitzuak; krisia; edota baketze edota normalizazio politikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak