Bilduren gaineko erabakiaren ondorioz, sindikatuek gaurko deitutako bilkurak bertan behera

Julen Iriondo 2011ko maiatzaren 6a

Euskal gehiengo sindikalak bertan behera utzi ditu gaur eguerdirako Debagoieneko herrietan deituta zituen bilkurak –Bildu hauteskundeetan egoteko epaitegien balizko azken debeku bat salatzeko deitu zituzten–. Auzitegi Konstituzionalak Gorenaren epaia baliogabetu ostean hartu dute erabakia sindikatuek. Enpresa eta sektoreetan deituta zeuden ekimenak ere bertan behera utzi dituzte.

Euskal gehiengo sindikalaren ustez, "gutxieneko demokratikoei
jarraikiz, Auzitegi Konstituzionalak hartu duen  erabakia baino ez
zegoen hartzerik".
Euskal gehiengo sindikalak ohar batean dioenez, "orain arte egin duen moduan, bere
konpromisoa berresten du eskubide zibil eta politiko guztien defentsan, nahiz norbanakoak
nahiz aukera politikoenak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak