Hauteskunde kanpainan bete betean Bildu, EAJ eta PSE-EE

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko maiatzaren 6a

Hauteskunde kanpaina hasiera honetan, hainbat ekitaldi egingo dituzte alderdi politikoek asteburuan. Bildukoek, jeltzaleek eta sozialistek hartuko dute protagonismoa.

Bergarako Bilduko hautagaiek herri programa aurkeztuko diete hurbiltzen diren guztiei bihar, zapatua. 11:00etan hasita, kaleetan barrena. Ibilbidea laburra izango da eta azalpentxoak emango dizkie herritarrei.

Antzuolan, Bilduk argazki erraldoia aterako du bihar, zapatua, 13:00etan. Plazan elkartuko dira Bildukoak eta Bilduren zaleak. Herritar guztiak gonbidatu dituzte.

EAJk ekitaldia egingo du Oñatin gaur. 17:00etan Herriko Enparantzan. Lourdes Idoiaga Oñatiko alkategaiak eta Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundirako zerrendaburua izango dira. Ondoren, bisita egingo dute Oñatiko kaleetan barrena.

Eta sozialistak ere kanpainan izango dira gaur. Arrasaten eta Eskoriatzan. Arrasaten, Aritz Arrieta alkategaia azoka txikian, 11:30ean, arrosak banatzen. Alkategaiarekin batera, Mondragoeko zinegotzi batzuk eta baita Arritxu Marañonekin eta Fernando Boada; azken hauek parlamentariak dira Madrilen.

Lehenago, 10:45ean, Eskoriatzan egongo dira sozialistak arrosak babatzen: Jose Luis Cantero alkategaia, Marañon, Boada eta Blanca Roncal legebiltzarkidea Gasteizen. Azoka txikian izango da hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak