Alderdi sozialistak hasi du kanpaina Arrasaten, Laubideko merkatuan arrosak banatuz

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 6a

Hauteskunde hasierakin batera eta PSE-EEk ohikoa duenez, alderdi sozialistak arrosak banatzen hasi du kanpaina Arrasateko Laubide plazako egubakoitzetako merkatuan. Aritz Arrieta alkategaiaz eta Arrasateko zinegotziez gain, Arritxu Marañon eta Fernando Boada Madrileko diputatuak eta Blanca Roncal Legebiltzarreko presidente ordea izan dira ekitaldian.

Arrietak honakoa adierazi du: "Kanpaina hasi arte energiak gordetzen egon gara eta gaurtik aurrera gogor egingo dugu lan. Itxaropena dugu alkatetza lortzeko".

Gaur, egubakoitza, hauteskunde kanpainaren hasiera aprobetxatuz, PSE-EEk ohiko ekitaldia egin du egubakoitzeko merkatuan. Arrosak banatu ditu herritarren artean eta aurten, arrosez eta programaz gain, erosketarako poltsak eta goxokiak ere banatu dituzte. Aritz Arrietak adierazi du "gogotsu" hasi dutela kanpaina: "Herritar asko hurbildu zaigu arrosak hartzera eta pozik gaude lehen ekitaldiaren erantzunarekin.

Izan ere, kanpainan lehen egunak dira garrantzitsuenak, gero herritarrak normaltasunarekin hartzen dituzte-eta kanpaina ekitaldiak". Horrez gain adierazi du "itxaropentsu" daudela: "Alkatetza lortzea espero dugu, arrasatearrak aldaketa gura dutela uste dugu-eta. Aurreikuspenak onak dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak