HEMEN DEBAGOIENA Ekinez jaialdia 2027

Ekinez jaialdia 2027an itzuliko da

Eki Letona Erretolatza

2027ko ekainaren 3an, 4an eta 5ean egingo da jaialdia, Labegaraietan. 45 taldek joko dute eta hiru eszenatoki izango dituzte lehenengoz. Sarrerak duela bi aste jarri ziren salgai eta, Jon Arantzabal eta Ane Loidi antolakuntzako kideek salmentarekin dute "oso pozik" daudela adierazi dute.

Nogen, Arene 6, Streetwise, Azken Sustraiak, Malko besteak beste, izango dira aurtengo kartelaren parte. Urtero bezala, Debagoieneko musikariek ere izango dute tokia jaialdian; Sukena, Tatta, Lehen Lerroa edo Denso dira iragarritako izenetako batzuk. Izan ere, inguruko taldeei eta artistei lekua egitea jaialdiaren ezaugarrietako bat da, kaleko musikaren topagune izateko helburuarekin batera. Gainera, Golpe de Estado eta Rude Pride bezalako taldeak jaialdian jotzeko itzuliko dira erretirotik.

Aurtengo edizioak hainbat berrikuntza izango ditu. Lehen aldiz, hiru eszenatoki jarriko dituzte, orain arteko eskaintza zabaltzeko. Horrez gain, zerbitzuak indartzeko asmoa dute, besteak beste, janari eskaintza handituz eta tatuatzeko gunea egokituz. Jaialdia prestatzeko lanak martxan dira dagoeneko, eta datozen hilabeteetan xehetasun gehiago emango dituzte egitarauaren eta aurtengo berrikuntzen inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak