Horrekin batera, pankarta bat, ikurrina eta errepublikar bandera ere jarri zuten bertan. Antolakuntzako kideekin batera, lore eskantzan izan ziren Tomas eta Idefonso Iñarra anaien senideak. Guztiek, halako gertaerak ez errepikatzeko, "beharrezkoa" ikusten dute ekintza. Gerra Zibilak eragindako mina, "handia izan delako".
Bi ekintza gehiago asteburuan
Asteburura begira, bi hitzordu gehiago ere antolatu dituzte. Batetik, urriaren 24an, Joseba Tapiak Agur Intxorta Maite diskoko abestiak kantatuko ditu Txuringo kultur gunean, 20:00etan. Eta, hurrengo egunean, bost fusilatuen aldeko martxa egingo dute Osintxutik Monolitora, 12:30ean. Bertan, oroimen ekitaldi xumea egingo diete. Eguraldi txarra egiten badu, ekitaldia Osintxuko plazan egingo da.