Bergara Mahai Tenisa taldea sortu dute

Ibai Irasuegi Garai

Bergara Mahai Tenisa taldea sortu berri dute Markel Bilbatua eta Jokin Galiacho bergararrek. Debagoienean dagoen mahai tenis talde bakarra da, eta azken egunetan zenbait ekintza antolatu dituzte jendea kirolera gerturatzeko asmoarekin. Bada, entrenamendu saioekin abian dira dagoeneko, eta adierazi dutenez, ateak zabalik dituzte maila eta adin guztietako jendearentzako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak