ALBISTEAK

GOIENA aldizkaria etxeko postontzian jasotzeko eskaera berritu behar dute bergararrek

Ibai Irasuegi Garai

Iaz Aramaion, Antzuolan eta Oñatin, eta aurten Elgeta, Eskoriatzan eta Aretxabaletan egin den moduan,  Bergaran ere Goiena aldizkaria postontzian jasotzen jarraitzeko eskaera datuak berritzeko kanpaina abiatu du Goienak, banaketa hobetzeko asmoz. 

GOIENA aldizkaria jaso gura duten eta Goienakide ez diren bergararrek eskaera egin beharko dute orain arte jaso edo ez. Horren berri eman eta herritarrak ohartarazte aldera, kartelak jarri dituzte azken asteetan herriko atarietan. 

Eskaera berritzeko bost bide daude: Whatsapp zein Telegram bidez, 688 69 00 07 tefonora idatzi daiteke, harpidetza@goiena.eus helbide elektronikora idatzita ere egin daiteke; 943 25 05 05 telefono-zenbakira deitzeko aukera ere badago, eta, azkenik, karteletan ageri den QRaren bitartez zabaltzen den galdetegia beteta.

GOIENA aldizkariarekin batera Puntua aldizkaria jasotzen duten bergararrek, hau da, Goienakideek, ez dute zertan eskaera egin behar. Gainerako guztientzat, aldiz, ezinbestekoa izango da. 

Eskaera egiteko hilabete dago. Ordura bitartean, orain arte moduan egingo dute banaketa, baina ostean, eskaera egin dutenek bakarrik jasoko dute GOIENA aldizkaria. Halaber, Puntua aldizkaria ere jasotzen hasi gura duenak eskaera-orrian bertan adierazi behar du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak