Bergarako Osasun Zentroa berritzeko obrak direla eta, Miguel Altuna eskolako tailer zaharrera lekualdatu dituzte emagin, ginekologia, errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzuekin lotutako kontsultak. Behin behinean egokitu dute eraikinaren beheko pisua. Administrazio eta Harrera eremua dago sarrera-aretoan eta barruan lau kontsulta, gimnasio bat, talde jardueretarako areto bat eta tratamendurako hiru box.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.