Ez da lehen aldia izango Bergarak Kilometroak hartzen duena: 1991n, 2007an eta 2016an ere egin zen jaia herrian. Debagoieneko beste hainbat herrik ere antolatu dute, hala nola Arrasatek, Aretxabaletak eta Oñatik.
Datorren urteko jaiak, ez du zerikusirik izango aurreko edizioetan bailaran egin zirenekin. Agurne Barrusok adierazi zuenez, "urteak aurrera egin ahala, Kilometroak-ek gero eta jende gehiago biltzen zituen, makro bilakatu zen eta jaiaren tamainak berak ereduaren inguruko hausnarketa ekarri zuen".
Azken edizioetan, beraz, bestelako formatu baten alde egin dute, "herrietara gehiago gerturatzeko eta ekitaldiak tokiko errealitatera egokitzeko". Formatua aldatu arren, urte hauetan jaiaren elkarlanari eta auzolanari eustea eta indartzea dute helburu.