ALBISTEAK

Arrate Bergara, txapel barik

Mireia Bikuña Madrid 2026ko abuztuaren 11

Pilotari bergararrak ezin izan du Plazandreak txapelketa irabazi. Laia Salsamendiarekin bikote eginez, ezin izan zuen Amaia Aldai eta Miriam Arrillaga mendean hartu, eta 22-11 galdu zuen Bilboko Esperantza frontoian jokatutako finala.

Amaia Aldai eta Miriam Arrillaga ziren txapela janzteko faborito nagusiak. Finalera bidean jokatutako bi partidak irabazi zituzten. Finalean, ideiak garbi irten ziren kantxara: jokoa atzean kargatu eta, ahal zela, pilota ezker paretara sartu. Hala segituan hartu zuten abantaila (11-3), eta zieten aukerarik eman Bergarari eta Salsamendiri.

Salsamendirekin

Arrate Bergarak Olatz Arrizabalagarekin jokatu du Plazandreak txapelketa. baina gernikarrak Euskal Selekzioa ordezkatzeko gonbidapena jaso zuen, eta Laia Salsamendirekin jokatu behar izan zuen finala.

Edozein kirol diziplinan inportantea da finalak jokatzea, ondo egindako lanaren emaitza direlako. Baina, behin finalera helduta, horiek irabaztea beharrezkoa izaten da, egindako lanari ginga ipintzeko. Bada, Arrate Bergara, beste behin final bat irabaztetik pausu bakarrera geratu da. Eta, badira galdutako final batzuk.

Amestuta eta merezita txapel hori lortzeko bidean beste hainbat txapelketa ditu aurretik pilotari bergararrak. Opor egun batzuen ostean, udako txapelketarekin jarraituko du, eta ostean etorriko da Hiru Hiriburuak txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak