Ugaitz Etxeberria izan da kartzela zaharreko xake txapelketako irabazlea

Julen Murua Mesonero 2026ko ekainaren 22a

Ugaitz Etxeberria, xake txapelketako irabazlea.

28 parte hartzaile izan zituen txapelketak, eta arratsalde osoan zehar ibili ziren jokatzen kartzela zaharrean.

Kartzela zaharreko 26. urteurrenaren baitan, urteko bigarren xake txapelketa jokatu dute asteburuan. 28 jokalarik hartu dute parte txapelketan, eta izandako "giro ona" eta "parte hartzaileen aniztasuna" nabarmendu dute antolatzaileek: "Aurtengo edizioan, parte hartzaile gazteenak 15 urte ditu, eta helduenak 83. Xakea adin guztietarako aukera bat dela erakusten du txapelketa honek. Gainera, bergararrez gain, inguruko herrietako jokalariek ere hartu dute parte txapelketan, eta Azpeitiko edo Ortuellako ordezkariren bat ere egon da". Hain zuzen ere, 15 urte dituen Ugaitz Etxeberria ortuellarrak irabazi du txapelketa.

Sailkapena

  1. Iraitz Etxeberria.
  2. Stalin Tinoco-Olmedo.
  3. Aitor Elustondo.

Xake txapelketako parte hartzaileak.

Herritarrentzat ateak irekita

Badago xakearekiko zaletasuna Bergaran, eta taldea "osasuntsu" dagoela dio bertako kide Iraitz Agirrezabalak. Belaunaldi berriek ere badute xakearekiko interesa, eta sortu duten xake eskolan izena eman dute hainbatek. Ikasturte bukaera izanda, aurtengo xake eskolak bukatzen ari dira. Hala ere, datorren ikasturtera begira xakea probatu nahi dutenei "taldeko kideekin harremanetan jartzeko" esan die Agirrezabalak, herritar guztientzat "ateak irekita" dituztelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak