Herritar askoren artean batu zituzten kilometroak; goizean zein arratsaldean jardun zuten bizikleten gainean. Bero zakarra egin arren, pedalei eragin zioten minbiziaren aurkako ikerketan laguntzeko.
Ekimenaren helburua izan da Biogipuzkoarentzat dirua batzea. Bildutako dirua bularreko eta ginekologiako minbiziaren aurkako ikerketara bideratuko dute, baita azterketetan agertzen diren beste minbizi mota batzuk ikertzera ere.
Adin guztietako herritarrak animatu ziren bizikletara igotzera, bero handia egin arren. Laguntzaileak ura banatzen eta freskatzen aritu ziren etengabe, kilometroak egiten zituzten bitartean.
Rural Kutxako Gizarte Ekintzak sustatutako ekimenak elkartasuna eta kirola uztartu zituen Pentekoste jaietako azken egunean.