Bidea "oso luzea" izan dela adierazi du Larramendiko Arnasa taldeko kide Maite Aristegik. "Hasiera oso gogorra izan zen, gezurrak, nahasketak eta oso zaila izan zen. Lanari ekin zitzaion, eta helburu berberak zituen eragile eta herritar ezberdinak batu ginen. Sare bat sortu zen Udalarekin ere eta lana aurrera eraman zen talde ekologistak ere lagun genituela. Azkenean, epaitegietan irabazi genuen", dio. Nabarmendu du "lurraren aldeko borroketan oso garaipen gutxi" izaten direla, eta hori ospatu nahi izan dutela gaurko egunarekin.
Ekologistak Martxan taldeko Carlos Arribas izan zen bidea zabaltzen lagundu ziena Larramendiko Arnasako kideei. Asteburuko ekitaldian ez zen egon, baina baina Ekologistak Martxan taldeko kide Piter Encinas han egon zen, eta han batutakoei azaldu zien Valogreenen proiektuaren berri izan zutenean "guztiz aurka" agertu zirela.
Eta gaineratu zuen borrokatu ezkero, irabazteko aukera daudela, eta bi adibide aipatu zituen: Urdaibai eta Larramendi bera.
Ekologistak Martxan eta Larramendiko Arnasa taldeek nabarmendu zuten udal gobernua bidelagun izan dutela bost urte hauetan. Bergarako alkate Gorka Artola pozik zegoen lortutakoarekin.