Duela astebete
sare sozialen bitartez egin bezala, txosnetako egitarauaren aurkezpenean ere presentzialki salatu gura izan du Bergarako Mugimendu Sozialistak, Bergarako Udalak Oxirondoko txosnagunean "parte hartzeko aukera eman ez izana". Gauzak horrela, obretan dagoen San Martin Plazan azken urteetan jarri izan duten txosnagunea Munibe plazan jarriko dute aurten. Alabaina, jaiak hasteko bi asteren faltan, "txosna jartzeko berme gabe" jarraitzen dutela adierazi dute. "Argi utzi nahi izan dugu, herrian denok aukera berdinekin parte hartu ahal izango dugun txosnagune baten beharra ikusten dugula", gaineratu du Mugimendu Sozialistak.
Adierazi dutenez, "txosnagunetik kanpo eta Udalaren baimenaren zain egon arren", Bergarako jaietan, euren "ekarpena egiten" jarraituko dute. Horregatik, bost egunez luzatuko den egitaraua prestatu dute, Bergarako herritarrak "parte hartzera eta jaiez gozatzera" animatuz.
Txosnaguneko egitaraua
Maiatzak 22, egubakoitza
- 20:30 Inguma taldearen kontzertua.
- 22:30 Komerik erromeria taldea. Ondoren, DJ Guti & Felixin.
Maiatzak 23, zapatua
- 20:30 Ilargi txaranga.
- 22:30 Istilu taldearen emanaldia.
- 00:00 DJ Blind & Men2a.
- 02:00 DJ Tintz.
Maiatzak 24, domeka
- 19:00 Hondamendia umorezko saioa, Asier K eta Antton Telleriarekin.
Maiatzak 25, astelehena
- 22:00 Ateri taldearen kontzertua.
- 00:00 Rances taldea.
- 02:00 DJ RVDA.
Maiatzak 26, martitzena
- 19:00 Bertso-saioa: Aroa Arrizubieta, Andoni Egaña, Elixabet Etxandi eta Julio Soto.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.
Harpidetza aukera guztiak