Bi hamarkada baino gehiago daramatza Bergaratik kanpo lanean Etxebarrriak, azken hirurak Philips Symfonie Orkest-en zuzendaria izateko aukera, eta, ordutik hona makina bat kontzertu eman baditu ere, Bergarako hau berezia izan dela aitortu du, etxekoekin eta etxean, bere musikako lehen ikasketak egin zituen tokian.
San Pedro parrokian zuzendu zuen kontzertua Etxebarriak zapatu iluntzean. 19:00etan zen hastekoa, eta ordubete lehenago ilara egiten zeuden dozena erdi bat herritar. Ilara hori handitzen joan zen orduak aurrera egin ahala eta kontzertua hasi orduko, lepo beteta zegoen San Pedro parrokia. Ohiko bankuak ez ezik, alboetan eta pasillo erdian jarritako eserlekuak okupatuta zeuden eta zutik ere jarraitu zuten emanaldia beste hainbat herritarrek. Bi atal handi izan zituen kontzertuak, sei edo zazpi piezakoa bakoitza eta orkestak eta abesbatzak, biek hartu zuten parte emanaldi osoan, tarteka baita sopranoak ere. Bergarakoaren aurretik, Bilboko Arriaga antzokian eta Donostiako Musikege kontserbatorioan egin dituzte emanaldiak, berotze ariketak eginda iritsi zen Bergarara ehun lagun baino gehiagoko taldea.
Atzerriko esperientzia oso aberasgarria ari dela izaten adierazi du Txemi Etxebarriak, asko ari dela ikasten. Aldi berean, baina beharrezkoa ikusten du tarteka etxera, Bergarara, etortzea. Hemen beti egoten delako gustura.