Lanbroa kultura elkarteak solasaldi-afari berri bat antolatu du egubakoitzerako, hilak 8. Oraingoan, goipaleolitoko garaira egingo dute atzera Alvaro Arrizabalaga arkeologoaren eskutik. Hitzaldiaren izenburua: Gipuzkoa, goipaleolitoko pasaleku da. Saioa 19:00etan hasiko da Irizar jauregian. Afaria, berriz, Bergarako Umore-Ona elkartean izango da (18 euro). Animatzen direnek Lanbroa.eus webgunearen bitartez edo 610 28 97 48 telefonora deituta eman dezakete izena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.