ALBISTEAK

Zabaldu dute Open Gela bulegoa Osintxun

Hasier Larrea 2026ko apirilaren 8a

Open Gela auzo bulegoa herritarrendako arreta gune izango da, eta birgaitze lanen inguruko informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskainiko ditu. Besteak beste, etxebizitzen eta eraikinen eraberritze energetikoari, irisgarritasun hobekuntzei eta dirulaguntzen izapidetzari buruzko informazioa jaso ahal izango da.

Proiektuaren helburua da Osintxu auzoko bizi-kalitatea hobetzea, eraikinak modernizatuz eta energia eraginkortasuna handituz, Bergarako Hirigintza zinegotzi Markel Azkargortaren esanetan. Horrekin batera, auzoaren kohesio soziala eta garapen jasangarria indartu nahi dituzte.

Ekimena Osintxu Biziberritzen mahaia osatzen duten Bergarako Udalaren, Suradesa agentziaren, Txuringo auzoa elkartearen eta Soraluze kooperatibaren lanaren ondorio da, eta Eusko Jaurlaritzak ere 200.000 euroko diru laguntza eman du proiektua aurrera ateratzeko. Azkargortak azpimarratu du Open Gela bulegoaren zerbitzua oso garrantzitsua dela Osintxu bezalako auzo batendako.

Unai Rodriguezek emango du zerbitzua, eta Open Gela zabalik egongo da martitzenetan, hamarretatik ordubata t’erdietara eta eguaztenetan nahiz eguenetan, goizez hamarretatik ordubata t’erdietara eta arratsaldez, lauetatik zazpietara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak