Eguraldi txarrak ez zuen zapuztu jai giroa Bergaran, eta hainbat herritar irten ziren kalera, urteroko legez, Erramu-zapatua ospatzera. Egutegian ondo markatutako eguna izaten da hau herrian, eta beste urte batez Ibargarai kalean, Seminarixoko patioan, Simon Arrieta plazan, eta herriko plazan egon zen zer ikusia eta bide batez, zer erosi.
Abelgorririk gabeko feria
Hala ere, ezohikoa izan da aurtengo feria, abeltzainek ezin izan zuten eta abelgorririk eraman, dermatosi nodularraren eraginez. Gaitzak modu batean edo bestean feria baldintzatu zuen arren, aurrera egin zuen honek, eta bestelako animalien presentziarekin goxatu zuten eguna abeltzainek, esaterako behorrak eta ardiak. Porra bat ere egin zuten, ea behor baten pisua nork asmatu.
Bestelako berrikuntzak ere izan ziren egunean zehar: Forja erakusketa, artile tailerra edota herri-kirol olinpiada. Ohiko egitarauakere izan zuen bere pisua, eta bazkariak zein iluntzeko kontzertuek ez zuten hutsik egin.