ALBISTEAK

Baserritar Misto Profesionala programaren edizio berria martxan

Txomin Madina Milikua 2026ko apirilaren 7a

Gipuzkoako Foru Aldundiak informazio saioa egin du Bergaran, lehen sektoreko lan bizitza beste jarduera profesional batzuekin konbinatzea ahalbidetzen duen egitasmoa ezagutarazteko.

Iazko urtarrilean jarri zuen martxan Gizpuakoako Foru Aldundiak Baserritar Misto profesionala izeneko programa, lehen sektoreko lan bizitza beste jarduera profesional batzuekin konbinatzea ahalbidetzea asmo duena. Programan parte-hartzeko deialdi berri bat egin dute, eta hori aurkezteko lurralde mailan egiten ari diren aurekzpenen barruan, Bergaran egin dute geldialdia Nekazaritza eta Lurralde Oreka Berdeko zuzendari Joeba Aranburuk eta saileko aholkulari Iñaki Labakak.

Laguntza teknikoa eta ekonomikoa eskaintzen die nekazaritza arloan jarduera bat garatu nahi duten pertsonei, beste sektore batean beren lanaldia mantentzen duten bitartean. Antolatzaileen arabera, "programa honek harrera positiboa izan du hartzaileen artean hasieratik, eta egun 15 dira baserritar misto profesional figura hartu dutenak". Iraundi enpresako langilea izateaz gain, erlezaina ere baden David Manso arrasatearra da euretako bat.

Aurtengo deialdian, berrikuntza nagusi gisa, aurkezpen epea urte osora zabaldu da. Horri esker, interesdunek urteko edozein unetan egin ahal izango dute eskaera. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Foru Aldundiarekin, bmp@gipuzkoa.eus helbide elektronikoaren bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak