ALBISTEAK

Artile bilketa sistema doakoa eta saka berezietan batutakoa izango da aurten

Imanol Beloki Unamuno 2026ko martxoaren 4a

Urtero egin ohi den artile bilketa kanpaina prest du Landaola elkarteak, Foru Aldundiarekin elkarlanean. Bilketa eskualdeka egingo da aurten ere, eta, Debagoienean, Oñatin izango da ekainaren 30ean. Aurten, baina, bilketa sistema aldatuko da eta artilea identifikatutako saka berezietan egingo da. 

Azken urteetan artzain eta baserritarrek tasa bat ordaindu behar izan dute artile bilketa zerbitzua erabiltzeagatik. Aurten zerbitzua doan izango da, baina, jasoko den artileak garbi eta siku egon beharko du eta identifikatuta egongo diren saka berezietan jasoko da.

"Berrikuntzen artean, lehendabizi, artilea nola bildu eta eramatea eskatzen dugun. Aurten, konpostera bideratu ordez, ehungintza enpresa batek hartuko digunez artilea, artile hori siku eta garbi eta saketan batuko dugu" azaldu du Garikoitz Aiestak, Deba Garaiko Landa Garapeneko Teknikari Kudeatzaileak

Artile-bilketarako kopuruaren zenbatekoa informatuz, aurrez izena eman behar da, martxoaren 13a bitartean. Izen-ematea Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena eta Landa Inguruneko Departamentuko Lurralde Oreka Berdea zerbitzuan zentralizatuko da.  Izen-ematea 943 112 173 telefono zenbakira deituta edo lurraldeoreka@gipuzkoa.eus helbidera idatzita.

Artilea moketak egiteko

"Artile mahaitik proposamen ezberdinak aztertzen ditugu, beti ere, artilearen birbalorizazio handiena bilatzeko asmoz, eta, aurten, Valladolideko Collantes herriko enpresa batek hartuko digu artilea. Merkatu global batean bizi garenez, artile horrek Txinako merkatuan amaitzea aurreikusten du" dio Aiestak.

Artzainei kostu ekonomikorik ez pairatzearena onura nagusia izanda, kopuruei dagokionez, iaz, 6 tonara iritsi gabe, 2023ko datuetara bueltatuz, 10-11 tona jasotzea aurreikusten dute aurtengo ekinaldian.

Aurten, gainera, beste berrikuntza bat ere izango dela ekarpen gunera sakak eramatean azaldu du Aiestak. Hau da, sakak pisatu egingo dira eta ziurtagiri bat banatu.

Pisatuta eta ziurtagiriarekin

"Baskulan saka bakoitza pisatu egingo da, eta artzainari ziurtagiri bat emango diogu, non prozesuaren trazabilitatea bermatuz, artzain horrek entregatutako artile kopurua eta ziurtagiria sinatuko dugu artzainak eta baita kudeaketan gabiltzanok", azaldu du Garikoitz Aiestak, Deba Garaiko Landa Garapeneko Teknikari Kudeatzaileak.

Bilketa, eskualdeka antolatu du Landaola elkarteak, hasi, Idiazabalen hasiko da, ekainaren 29an eta hurrengo egunean, ekainaren 30ean, Oñatin egingo da, Urrutxuko ekarpen gunearen ondoan, aurreko urteetan bezala. Ondorengo egunetan Azpeitian, Elgoibarren, Asteasun, Oiartzunen eta Berastegin egingo dira bilketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak