Urtero jartzen du erakusketa Bergarako Arizondo Argazkilari Elkarteak, Aroztegi aretoan, eta, argazkilariek mimoz ateratako eta ondo aukeratutako erretratuekin osatu dute beste behin eremua. Iñaki Zabalak, Arizondo Argazkilari Elkarteko kideak adierazi duenez, urtero saiatzen dira erakusketa antolatzen. "Mimo handiz egiten dugu eta urtero, gure erakusketa finkoa da".
Elkartea ezagutzera eramateko asmoz
Urteko helburu berdina du erakusketa honek. Arizondo Elkartea ezagutzera ematea, eta bide batez, euren lanak bistaratzea. Hala, irizpide zuzenik izan gabe, gutxi gora behera definituta dute elkarteko argazkilariek erretratuak ateratzeko modua, baina, beti dagoela sorpresaren bat ere nabarmendu du Zabalak. Elkarteko kideak elkar ezagutzen dira eta urteen poderioz bilakaera bat dagoela ere adierazi du; eta lana ere badela erretratuen atzean esan.
Kamerei dagokienez, orotariko modeloak dituzte Arizondo elkarteko kideek, eta, tresna barik gogoa behar dela dio Zabalak. Horren baitan, argazkilaritza ere gustuko dutela herritarrek azaldu du elkarteko kideak eta hori horrela, herritarrei erakusketa ikustera gonbita egiten die. Gaineratuz argazkiak ateratzea gustuko duenak elkarteak ateak zabalik dituela ere azpimarratuz.
Martxoaren 1era arte ikusgai
Erakusketaren ordutegia: martitzenetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:00etara izango da; zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta domeka eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.